EUSKAL HERRIA EZAGUTZEN etapaz etapa

martes, 4 de enero de 2011

2. RUTA: Gazeo-Monasterio de Estibaliz-Gazeo

Arabako lautadan barna, Camino de Santiago eta tren Vasco-Navarroaren via berdearen bideetan ruta lasai eta erraz bat, hau da, turismo pixka bat egin eta inguruaz gozatzeko intentzioarekin egindako ruta "erraza" izan zen.

DATUAK:
- 35,1 km luzeera.
- 500 m desnibela igotzen (altuera maximoa 712 m)
- Denbora, mokautxoren bat eta argazkiak atereaz:  2h 30min.
- Zailtasuna: Erreza*   * gero konturatuko zarete...
- Track (deskargatzeko)

 
Rutak printzipio batean ez zuen zailtasunik, ideia horrekin hasi ginen pedalak ematen. Gazeotik atera eta segituan hartu genuen eskubitara, antzinako Camino de Santiagon sartuz. Etaparen lehen zati guztia, Estibalizeko Monasterira iritsi arte, bide hau jarraituko dugu nagusiki. Esan bide honek bustita dagoenean, gure kasuan bezala, nahiz eta pista hona izan, materialak nahikoa heltzen duela eta gure ipurdiak eta bizikletak segituan jarri ziren... 


2,5 km inguruan Ezkerekotza herritik pasa ginen eta kilometro gutxi batzuk aurrerago gure turismo eklesiastikoa hasi genuen. 8,5km inguruan Santuario de Ayalan argazkitzo bat ateratzen gelditu ginen. Baita 10,8km-an topatu genuen San Joaneko ermitan ere.

Argazkiak atera ondoren, aurrera jarraitu genuen Camino de Santiago bidean. Aurrera jarraituko bagenu zuzenean iritsiko ginateke Estibalizgo Santuariora, baina 12km "tranpa" pixka bat egin zien. Eskubitara hartu behar genuela adierazi nien, ez zen biderik ikusten, dena belarrez beteta zegoelako baina aurrera egin genuen, hori bai, protesta asko entzun ondoren. Bidean aldapak, lokatza eta elurra ere eduki genuan baina benetan tramo polita izan zen, ibilbide guztia bukatu genuenean beraiek esan zuten bezela: "enboskada" benetan polita izan da, rutako zatirik politena.

 

 

baten batek hanka lurrera bota beharra izan zuen

Enzerrona hau bukatuta Estibalizgo Santuarioan azaldu ginen zuzenean (14km-an). Arabako arte sakroaren altxorra dena, bisitatzeko gomendagarria.

Hemendik aurrera hasten da ibilbidearen bigarren zatia, 28.km arte tren Vasco-Navarroko via verdetik egingo duguna. Horrela entzunda bide erraza izango dela ematen du, aldaparik gabe. Aldaparik ez zegoen baina norbaitek esan zuen bezala "Anglirua igotzea nahiago det". Izan ere haizeak albotik bortitz jotzen zuen eta toki batzuetan ezin aurrera egin kasik, tunel bat izan zen gure refugio bakarra, arnas pixka bat hartzeko eta tenperaturan sartzeko, ze.... Oker-oker eginda eta bustita asko eusten zuen pistan aurrera kostata egin genituen 11km. Bukaera aldean baso baten erditik sartu zen bidea eta hori izan zen gure salbamena.

 


Arestian esan bezala 28. kilometroan bukatu zen bide berdea. Presa txiki batetara iritsi ginen, erdia izoztuta zegoela!!!!!!. Handik jeitsiera bortitz batetik Gereñura jeitsi ginen. Gero Langarikatik pasa ondoren Gazeora iritsi ginen berriz, ruta amaituz eta baita haizearen kontrako gure tortura ere!!!!!!!!!!!!!
 

No hay comentarios:

Publicar un comentario