EUSKAL HERRIA EZAGUTZEN etapaz etapa

martes, 18 de enero de 2011

3. RUTA: Ubide-Otxandio-Zumeltza-Altun-Ubide

Oraingo honetan bizkaia aldera joan ginen, nahiz eta arabarekin muga egiten duen Ubide herrixka lasaietik hasi genuen etapa.

Oraingo honetan betikoez gain, beste bi "txirrindulari" animatu ziren gurekin ruta hau egitera. Egia esan beste gonbidatu bat, ez hain ona bera, izan genuen ia ruta guztian zehar, behelainoa. Izan ere, ruta Barazargo mendietan zehar ziharduen, Gorbea eta Anboto mendien artean baina kosta zitzaigun parajeaz gozatzea.

Eguraldi ona izanez gero, oso ruta polita, parajeei erreparatuz eta bizikletan ibiltzeko ere aproposa (erreza). Ruta guztia grabilazko pistetatik da eta ez dauka inongo konplikazio teknikorik, beraz hasten direnentzat hankak egiteko oso ruta egokia, nahiz eta nahiko desnibel akumulatzen den.

DATUAK:
- 28 km luzeera.Guk egindako extra egiten baduzue 30 km.
- 700 m desnibela igotzen (altuera maximoa 714 m). Guk egindako extra bat egiten baduzue 745 m desnibel
- Denbora, mokautxoren bat eta argazkiak atereaz:  2h 30min.
- Zailtasuna: Erreza
- Track (deskargatzeko)
 
Arestian esan bezala, ruta hau Arabatik joanda Bizkaiko lehenengo herrixkan hasten da, Ubiden hain zuzen ere. Herritik atera eta lehen pedalkadak Bilbora dijoan errepidetik egiten ditugu, baina segituan sartzen gara eskubitara pinu baso batean zehar doan pista batetara, 2km inguruan. Pista honetan eta rutaren azken txanpararte, behelainoa izango dugu lagun.

 
Pista honek Urrunagako enbalsera eramango gaitu, baina kontuz 6,2km inguruan, eskubitara hartu behar da eta. Hau horrela jartzen dugu, izan ere oso jeitsiera politaren erdian dago kruzea eta guri gertatu bezala pixka bat emozionatuz gero..... ba pasa :)

Behin Urrunaga pasata, gure ustetan rutako igoerarik exijenteena eta era berean politena dator. Igoera honen zatirik gogorrenaren ondoren 7,5km-an aurrera egin behar da, baina guk igoera nola zen ikusita eta ezkerrera hartuz gora egiten zuela ikusita, goraino igotzena erabaki genuen (nahiz eta gero toki berdinera jeitsi beharra izan) eta ez ginen damutu. Zati hau da, lehen jarri dugun "extra" hori.

8-10km-an Otxandiora eramango gaituen bidean sartzen gara, hau da bidez egin behar den zatirik handiena. Otxandio kanpoaldean San Martingo ermitara (12,5km) bisitaldia egin genuen, zer da ba MBT ibilbide bat ermitarik gabe???


Beharrezkoa den turismo erlijiosoa egin ondoren, aurrera jarraitu genuen. Ibilbideak laster uzten du errepidea eskubira sartuz, Otxandioko futbol taldearen belar naturaleko kanpotik pasata. Hemendik aurrera Zumeltza BTT jartzen duen seinalea jarraitu behar da bertara iritsi arte. Pista berriz ere oso eramangarria da. Behin Zumeltzan 200m errepidez egin ondoren ezkerretara sartzen gara, bukaeraraino eramango gaituen pistara hain zuzen ere. 

Pista honek lehenengo Altunera eraman gintuen, nahiko aldapa exijentekin, eta nola ez, bi sasi txirrindulari eramanda ba "Cancelara" eta "Sastrek" egonaldia egin behar izan zuten, kotxe eskobaren zain. Hori bai, egun guztian azaldu ziren lehen eguzki izpiak aprobetxatuz.

 
Kotxe eskoba iritsitakoan Cancelarak zenbat geratzen zen argitu zien, etapa luze egiten ari zitzaien horiei.

Behin dena argituta, eta gogorrena pasata zegoela ikusita gozatzea bakarrik falta zen. Azken zati honetan oso jeitsiera politak daude eta arritzekoa zen harren, lainoak alde egin zuen eta gutxienez Gorbea ikusten utzi zigun. Hori bai, 22km-an kontuz, ezkerrera hartu behar da eta jeitsiera batean, bestela Barazarrera jeisten zara.

 
Argazki hori izan zen gure ibilaldiko azken geldialdia. Hortik Ubidera bueltatu ginen, etapa erraz hau amaituaz. Beno, batzui kostatu zitzaien arren, bai ruta amaitzea eta baita kotxea topatzea ere!!!!!
Hurrengorarte...



No hay comentarios:

Publicar un comentario