EUSKAL HERRIA EZAGUTZEN etapaz etapa

martes, 15 de febrero de 2011

4. RUTA: Uribarri-Ganboako urtegiari bira

Asteburu honetan berriz eutsi diogu "EUSKAL HERRIA EZAGUTZEN etapaz etapa" gure ekimenari. 

Berriz ere martxa hartzen hasteko oso etapa egokia zelakoan abiatu ginen Aitor eta ni (Oier) (inoiz gure izenak esan gabe genituen, bai gure goitizenak ordea; Cancelara eta Sastre hurrenez hurren) jeje goizean goiz. 

DATUAK:
- 45,2 km luzeera.
- 384 m desnibela igotzen (altuera maximoa 626 m)
- Denbora, mokautxoren bat eta argazkiak atereaz:  3h (eguraldi eta egun onarekin 2,5h).
- Zailtasuna: Erdi maila
- Track (deskargatzeko)


 Kotxea Landan utzi eta dena ederki aterako zenaren premonizioa genuen. Euria anuntziatuta zegoen baina kotxetik atera ginenean giro ederra zegoen, hotz askorik ere ez zuen egiten eta irripar batekin eta hatzamarrarekin OK eginez ekin genion erosoa zirudien jornadari. Egia esan azken rutetan arazoak ematen ari zen argazki kamerak ere funtzionatu egiten zuen, beraz dena ederki ateratzen ari zen,baina kamerak argazkiak atera zituen moduak (handitzen badituzue ikusiko duzue) definitzen du gero etorri eta gertatu zen guztia!!!!!!

A, ta ez genuen ez pintxatu, ezta ez ginen "erori" ere !!!!!

 












Lehen kilometroak bixi-bixi egin genituen, ibilbideak ere horretarako aukera ematen zuen eta. Horrela izan zen 10km-rarte. Behin presa bertako pasarela pasa ondoren hasi bait zen gogorrena (ibilbideari dagokionez). Aldapa nahiko luze eta exigente bat igo beharra izan genuen.

 










Lehen desnibel eta etapako desnibel handiena bukatu ostean jeitsiera hasi zen, normalean eskertu egiten da baina kasu honetan... Jeitsiera pronuntziatua zen eta gainera lokatz askorekin, notatzen da bizikleta trakzion trasera dela. Cancelarak momentu horietan esan zuen bezala, "eskerrak aste guztian ona in dola bestela..." ta ez zitzaion arrazoi falta. Hori zan txokolatea zeona, ta bizikletak gosez!!

Aldapa horietako batean geratu nintzen Aiastui argazkitxo bat ateratzeko. Atera ondoren atzera begiratu eta hara zerekin egin genuen topo, PARETA batekin, hori eguna zegoen eta lurra zegoen kondizioetan igotzen zuena, ES UN CAMPEON!!!!!  














Gauza da 12. kilometrorako lanbroa hasi zuela eta 15. nerako, euria hari zuen. Gainera ez dakit, baina suerte handia izaten hari gara azken aldian behelainoarekin!!! egun hontan ere bisitatxo bat egitea okurritu zitzaion eta gurekin egon zen denbora tarte luze batetan. Beraz horren ondo hasi zena hasia zegoen honezkero okertzen. Eta ez dizuet esan, baina kamarak ere POTT egin zuen ordurako.


Atesara batzurekin ere arazoak izan genituen eta horrela iritsi ginen 23.kilometrora, jornada honetako inflexio puntua. Gure Cancellarak irripar batekin hasi zuen eguna baina ordurako itzalia zuen.

Gorputz txarra eta hankak hutsik zituen, "zelaian" hain ondo moldatzen den mutil puxkak. Beretzako terreno egokia izanik, ezin izan zuen bere potentziala erakutsi. Ordundik bukaerara (23km gehiago) sufritzea tokatu zitzaion. Baina ez zen bakarra izan. Izan ere Sastre hankaz erraz zijoan, indarrarekin eta disfrutatzen baina izoztuta. Aurretik eroritako euriak eskularruak eta oinetakoak busti zizkigun eta Sastreren eskuan txingurritzen ere hasita zeuden. Hanketako behatzetaz ez dugu hitzegingo, sentitu ere ez genituen egiten eta, beraz minik bate!!!!!

Azkenean 45km pasatxoren ondoren iritsi ginen berriz ere Landara eta horrela amaitu zen egun eder baten odisea.

Odiseak ere izan zituen bere oasiak. Erropa bustia kendu, lehorra jarri, Acuarius botilla eta kotxeko kalefazioa tope!!!!!!!!!!!!

PD: Igandean beste bat egiteko intentzioa genuen baina indarrak nola zeuden ikusita.... jejeje

No hay comentarios:

Publicar un comentario