EUSKAL HERRIA EZAGUTZEN etapaz etapa

martes, 24 de mayo de 2011

KARAKATE...puffffffff

Orain dela  IGANDE batzuk, denbora asko beraretaz hizketan egon ginen buelta bat eman genuen. Beti Pol-Polea iritsita, Karakatera joan behar ginela esaten genuen eta azkenean egun hura iritsi zen.


KARAKATE (2011-05-08)  (tracka)


Goizeko 9etan gelditu ginen etxera kanpoan afaldu eta gero joan ginen etxera eta deskansatu egin behar zen. Gainera afaltzen ez dakit zer gertatu zen baina batzuri tripak nahastu zizkigun.
Lizeoan gelditu ginen eta denbora bat itxaroten egon odoren hiu izan ginen azaldu ginenak. Sastre, Cancellara eta Laudelino Cubino.


Hasiera batean Baztarriñatik igotzeko intentzioa genuen baina batzuren protesten ondoren Santatik igotzea erabaki genuen Trekutz aldera.
Hasiera bizia euki genuen, ondoren zer etorriko zitzaigunaren oso kontziente izan gabe baina gauzak horrela izaten dira jejeje.


Gorla pasata eta Pol-Pol bidean, lehenengo oztopoa izan genuen, aberia mekaniko bezela. Sastreri aldapa piko batean kateak ezezkoa esan zion eta....



Bai hara nola eta 5 minututan martxan genden berrize, katea jarrita. Izan ere Sastre gizon prekabitua da eta motxilan kate berria zeraman enpalme azkarrarekin, magoek ere ez dute alakorik egiten!!!!!!




Pol-Pol pasata Karakate bidea hartu genuen. Eta hor daude repetxoak!!!!   Batzuetan hanka ere bota beharra izan genuen, mendiak eta bideak jartzen zizkigun zailtasunei ezin aurre eginik.






Naturak eta bideak jarritako larrialdiak ez ezik, Igande hura ez zen gure eguna. Izan ere aberia mekanikoek jarraitu egin zuten. Eta kasu honetan zulatua. Ematen duenez errezago konpontzen da baina han pasa genuen denbora eguzkitan... barrikadaren bat ere eginaz.





Eta barrikadak ez genituen gu bakarrik egiten, izan ere, Larunbat hartan, ZUHAITZEN PODAKETA EGUN NAZIONALA zen eta dena zikina utzi zuten. Zikinkeri horretaz aparte paraje ederrak ere ikusi ahal izan genituen.




Oztopo guzti hauen ondoren eta luze xamar egiten den azken tramo baten ondoren (txomingeroz beteta bait zegoen) azkenean iritsi ginen Soraluze eta Elgoibar delimitatzen dituen antenara, KARAKATE.




Eta hemen gendela iritsi zen eguneko dilema. Laudelinok etxera goiz iritsi behar zuen, bazkaria zuen eta familiarekin, eta izandako guztiaren ondoren nahiko berandu genbiltzan. Ala, ideia bat bota zuen. "Zeba ez gea, Soraluzera jeisten eta errepidez Urretxura bueltatzen? Nik uste gutxigo tardauko deula".  Erabakitzen minutu batzuk pasa genituen...



Baina azkenean hori egitea erabaki genuen eta erderaz esaten den bezela...  mas vale malo conocido que malo por conocer eta beste esaera bat, sale mas caro el collar que el galgo!!!!

Egia esan ez genekien zer zetorkigun. Soraluzetik Bergarara trenbide zaharreko bidegorritik joan ginen, goraka pikatzen eta haizea kontran eta baten bat releborik eman gabe. Azkenean Bergaran kokakola eta azeituna batzuk hartzen gelditu beharra izan genuen.


Terraza hartan ederki egon ostean, berriz martxan jarri eta hurrengo geltokira iritsi ginen, Antzuola. Han Laudelinok Deskargatik igotzea erabaki zuen (uste det gero damutu zela!!!). Sastre eta Cancellara pistan Trekutzera igo ziren. Pista luzea egin zen, kilometroak, denbora eta EGUZKIA , koktail earra. Cancellarak ez zuen oso ondo pasa baina disimulatzen earki dakila azaldu zuen, beraz beraretaz inoiz ez fidatu.


Kostata baina azkenean iritsi ginen Trekutzera eta gustora hartu genuen aldapa behera 50km eta 1400 metro desnibelen ondoren!!!!!!!


Azkenean 55km eta 1450m desnibel.  Hasieran jarri deten bezala PUFFFFFFF  jejeje


Urretxu-Trekutz-Gorla-PolPol-Karakate-Soraluze-Bergara-Antzuola-Trekutz-Urretxu


PD: hau egiten badezue, goizeko 8etan atera beranduen, bazdaezpada ere!!!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario