EUSKAL HERRIA EZAGUTZEN etapaz etapa

miércoles, 13 de abril de 2011

PARAJE eta GIRO EDERREAN, AIZKORRI MAGALEAN

Azken aldi honetan beti kuriosidadea izan eta deskubritu gabe genitun etxe ondoko lekuak deskubritzen ibili gara. 

Barkuko buelta askotan egiten dugu eta toki berdinean beste hainbestetan esan "hortik aurrea noa jungo da? noizbait jun beharko gea" eta horretarako eguna iritsi zen...


Larunbat goiz eder bta, eguzkitsua, goizeko 10etan tenperatura ederrarekin. Egoera horrekin ekin genuen Legazpi aldera, handik Aztirira eta Aztirin gora ikusi genuen gero eder hura ez zela horrenbestekoa izango, eguzkiak gogotik jotzen zuen eta.

Gure premonizioa egi bihurtu zen Barkuko bueltan sartu ginanean, eguzkiak gogotik jotzen zuen, tenperatura goraka zijoan eta izerdia....litroka. Esan bestela Cancellarari, ea zer den gogorragoa, Barkuko aldapak ala Flandesko tourra!!!!!!!

 










Bero eta izerdi horretan Voightek oasia topatu zuen eta ez pentsa bere Leopardeko liderrari itxaron zionik eeeee, nahikoa zuen oasiarekin eta Sastre markatzen.

 













Behin zintzurra bustita eta refreskatuta aurrera segi genuen, aldapa behera gora baino polikiago gainera. Izan ere pelotoian beti esaten da Sastre, serioa eta sosoa dela baina ez dakit egun hortan zer gertatu zen baina hor joan zen txisteak kontatzen.... (ez oso onak baina bueno, goizeko 4etan entzuteko hobeak).

Betiko erradurara iritsita, behera jarraitu ordez aldapa behera hartu genuen eta hor hasi zen deskubrimentua. Paraje ederretan murgildu ginen eta aldapa oso eramangarri batean...

 




















Behin Aizkorriko magaletan, eta aldapa gorakoa bukatuta, behera hasi ginen oso toki politetik, zati batzuetan arriskutsua baina ederra. Gero esan zigutenes Tubobide izena du eta gomendagarria da.


Tubobidea bukatuta (inor ez zen amildu) Barrendiolara iritsi ginen, eta handik berriz ere Urretxura buelta. Egun ederra, toki ederra, buelta ederre, txokolatada ederra eta ondorengo pintxoa eta lejia EDERRAK!!!!

PD: oso ruta gomendagarria

1 comentario: