EUSKAL HERRIA EZAGUTZEN etapaz etapa

jueves, 16 de junio de 2011

ALTSASUKO TRABESIA 2011

2011-06-12 (deskargatzeko tracka)


Azken aldian gure konpromezu sozialak direla eta, badakizue, enpresa bazkari bat hemendik, patrrozinadoreekin afaria handik... ezin izan dugu gure bloga nahi izango genukeen bezela ornitu, baina ez pentsa bizikletan ibiltzea ahaztu zaigunik.

Horren froga da, gaurko honetan kontatzera gatorkizuena, Altsasuko Burunda Bizikleta Taldeak urtero antolatzen duen BTT trabesia. Honako hau, 16.edizioa zen, beraz "fama" irabazita du eta nabaria zen inskripzioa egiterakoan, 800 pertsona baino gehiago baitzegoen inskribituta.

800 horien barnean, BuztangorriMBT taldeko 5 kide joan ginen ia 53 kilometro eta 1000 metroko desnibel positiboa zuen ibilbidea egitera. Eskuinetik-Ezkerrera: Jan Ullrich, Laudelino Cubino, Michael Rasmussen, Carlos Sastre eta Fabian Cancellara.




Irteera 9:00tan; baina lehenengo aldia izango da denbora SOBRAN dugula joaten gerala irteerara, izan ere 8:30etarako hantxe geuden. Badakizue zer gertatzen den teknologiekin ondo eramaten ez diren pertsonak daudenean, internetetik apuntatu ezin edo ez nahi eta egunean lehenago esnatu behar. Han egon ginen denbora hori gutxienez aprobetxatu genuan, bizikleta tailerretik pasa, beste batzuk pisua gainetik kentzeko eta abarretarako. Horren adierazle ondorengo irudiak. 




Jan Ullrich ere bere bizikletari azken begirada botatzen ari zen baina, nik uste bazekiela irten aurretik ere, piñoi horiek arazoak eman behar ziotela.




Guzti horren eta asperraldiaren ondoren, ikusi dezue ia norbait lo gelditu zela, trabesia hasi zen, egia esan lehen kilometroa bete aurretik konturatu ginen masifikatutako trabesia bat zela, gustora ibiltzeko jende gehiegi zegoela eta horrela izan zen 16km arte, Ullrichek aberia izan zuen arte.


Lehen 10km-ak zelaien izan ziren eta horien ondoren hasi ziren aldapak, lehenengoa Otzaurteko urtegira igotzekoa. Cancellarak ere hemen ez dakit zer "arazo" izan zuen eta bere zain gelditu beharra izan genuen.




 Urtegia igarota, lehen igoera serioari ekin genion. Bakoitzak bere erritmoan, ahal izanez gero, igotzeko apostua egin genuen. Laudelinok eta Ullrichek laster erakutsi zuten beraien maila baina bigarrenaren arazo mekanikoak laster hasi ziren eta denbora gutxira Sastrek bide bazterrean ikusi zuen juramentuka. Sastreri igoeran zehar lan ederra egin zioten, ezagutzen ez zuen neska bat bere aurrean jarri, gurpila eskeini eta igoera erdia egin zion. Rasmussen eta Cancellara atzetik zetozen, hauek ere azkenean Jan arrapatu eta atzean utzi zutelarik. Lehen aldapa honen bukaeran elkartu ginen denak.



 Ullrichen bizikletak igoera hori ez zuen iraun eta trabesia bertan behera uztea besterik ez zuen izan. Hemen duzue Sastreri igoera erdia egin zion neskaren argazkia.


Igoeraren onodren jeitsiera zetorren, ederra gainera. Laudelino eta Sastre, Ullrichi azken agurra ematen gelditu ondoren ziztu bizian abiatu ziren beheraka, baita disfrutatu ere. Jeitsiera bukaeran 24km-an lehen abituailamento zegoen. Egia esan Nafarroa Oinezen guen bat ematen zuen gehiego baina bueno. Gainera acuariusik ez urik ez zegoen eta azkar egin genuen alde handik.

Hau izan zen igandeko inflexio puntua. Hemendik aurrera esanten den bezela "salvese kien pueda" bat izan zen. Aurretik Laudelino eta Sastre ederki moldatu ziren eta atzetik hor zetozen Rasmussen eta Cancellara lehia bizian, bigarrenak lehena arrapatu ezinda.
Esan 30km-an Carlitosek istriputxo bat izan zuela eta haren ondorioz ezker hankako kuadrizepsa igo zitzaiola. Hortik aurrera sufrimendu bizian joan zen 45km-rarte zutik jarri ezinik eta momentu oro muskuluak igotzen zitzaizkiola. Eskerrak luzatu nahi dizkio Laudelinori egin zuen lanarengatik, nahiz eta 45.km tik aurrera bera izan zen sufritu zuena.


Trabesia guztian zehar argazkiak ateratzen jende asko zebilen eta hauek horietako batzuk dira, 35km inguruan, Laudelino eta Sastre (kalanbreekin) aurretik, Rasmussen ondoren eta taldetxoa ixten Cancellara.





Azkenean enzerrona batzuren ondoren ia 53 kilometro eginda iritsi gienen Altsasuko plazara. Eta falta zitzaiguna, iritsi eta zai egon behar "erregaluak" eta ur trago bat hartzeko. 



 Eskerrak gero erlajatzeko tokia eta denbora zegoela.




Cancellara iritsi zenean Sastrek lehen aldapa erdian lan egin zuen neska presentatu zion, noizbait ikusten badezue eskuminak eman Buztangorri Mendi Bizikletaren izenean, izena Izarbe Jimenez eta Iruñakoa da izatez. 




Besterik gabe, honak izan....


Beste gauzatxo bat, gutaz aparte herriko jende asko zegoen eta hau horietako  bat zen.




Hurren arte

No hay comentarios:

Publicar un comentario