EUSKAL HERRIA EZAGUTZEN etapaz etapa

viernes, 3 de junio de 2011

UZARRAGA EZAGUTUZ

Urretxu-Meaka-Antzuola-Gorla-Keixeta-Azkarate-Urretxu (11-5-28) (tracka deskargatzeko)

Azken aldian ohartuko zineten legez, Urretxu inguruan gabiltza. Eta ez pentsa beti ibili garen bideetan barrena gabiltzanik. Gezurra badirudi ere leku berriak ezagutuz gabiltza. Urte hasieran, Euskal herrian zehar 30 bat ruta egiteko asmoa genuen eta hala hasi ginen. Baina azken aldian, kotxea hartzeko alperkeriagatik edo bertan ere leku asko falta zaizkigula ezagutzeko ohartu garelako, urrutira joan gabe dihardugu.

Oraingoan, Buztangorri MBT-ko kide berri bat hartu genuen bidelagun: Jan ULLRICH.


Horrelaxe, Voigt, Cancellara, Sastre eta Ullrichek lehengo maldei ekin genien, eguraldi bikainaz lagunduta. Herriko ibilbide askoren hasera den moduan, Santa Barbarako ermitaren albotik, Agerre baserria ezkerretara utziz Meakara (Trekutz) iritsi ginen.




Behin Meakara iritsita hormigoizko pista batean zehar Antzuolara jetsi ginen. Nahiz eta eguraldi bikaina izan, goiz xamar ekin genion bideari (8.30) eta hotz dexente pasa genuen 5 km-tan. Antzuolatik Uzarraga aldera abiatu ginen eguneko igoera berria ezagutzeko asmoz. Sastre behin jetsita zegoen bertatik baina besteok ez genuen ezagutzen. Lehengo 2 kmak asfaltoz egin genituen eta gainontzekoa pixta irekietan zehar. Igoera polita benetan. Ez oso kosntantea eta ranpa ederrekin. Horrela gorlara igo ginen berriz eta bertan jada ohikoa bihurtzen ari den taldeko argazkia atera genuen.





Oraindik goiz zela ikusirik, Keixetarantz (Pol-pol) abiatu ginen. Argi utzi zuen Ullrichek Tour bat bere hanketan daramala eta ritmo bizia jarri zuen aldapa gora. Aurreko aste kontakizunean ere leku berdinetik igaro ginen, baina abiadurak ematen diola gogortasuna ibilbideari erakutsi zigun Aleman haundiak.


Keixetan gonbidatu berezi batek egin zigun arrera. Cancellarak ezin izan zien bere kideei segi aldapa gora. Baina argi geratu zen zergatik. AMAk (Agencia Mundial Antidopaje) bidalitako zakurrak agerian utzi zuen beste hirurek sustantzia ilegalak zeramatzatela. Horren froga argia da goian eskubitara jarritako argazkia. Cancellararen bizikletari jaramonik egin gabe, zuzenean, Voigt, Sastre eta Ullrichengana joan zen.

Keixetatik Azkaratera joan ginen Ullrichek bide hori ezagutzeko gogoa zuen eta. Jetsiera nahiko teknikoa da.

Azkaratetik Azkoitira joan ginen eta bertan bidegorria hartuta "Aizpurutxoko mendatean" gora Urretxura iritsi ginen.


Tartean gure kuadrilako nekazari batekin egin genuen topo. Beheko eskuineko argazkian ikus daitekeen bezela seko harrituta utzi gintuen. Krisia dela eta, babak heltzetik ateratzeko modu bakarra Eroskiri boikota egitea zela adierazi zigun. Horretarako, baratza dotore bat jarrita dauka martxan, Laister ikusiko dugu ostegunero Urretxun egiten den azokan bere produktu ekologikoak salduz! Bejondeiola!



Hurrengo atala Altsasuko trabesiari buruzkoa izango da ziurrenik. Ekainaren 12an da! Anima zaitezte! Gu han izango gara!


Hurrengora arte!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario