EUSKAL HERRIA EZAGUTZEN etapaz etapa

miércoles, 23 de marzo de 2011

Berriz ere "martxa" hartzen

Kaixo denori:

Hemen gatoz berriz ere bueltan. Gure konpromezu sozial ugariei aurre egin ondoren asteburu honetan tartetxo bat hartu dugu buelta txiki bat egiteko (horrek ez du esan nahi gauean sagardotegirik ez genuela!!!!).
Gure egoera fisikoa nolakoa zen ikusita, Urola bailaran ibiltzeko erabakia hartu genuen, horrela edozer gertatuta ere etxea gertu genuen jejeje.

Eta diskusio askoren ondoren "Barkuko" buelta (track-a) egitea erabaki genuen. Arrazoiak hauek: Foxeko bertso saioan gaudenez ez genuen hitzegiten jarraitzeko aukerarik ( bertsoak), astean zehar eguraldi kaxkarra izan zen eta txokolate asko ez biltzearren, 30km eramangarriak direlako eta Sastrek bizikleta "berria" zuenez lehen egunean ez desarmatzeko.

Eguna goiz hasi genuen 9:30tan geratuta bait geunden. Bidegorria hartuta lasai-lasai joan ginen Legazpi aldera eta berdin Motxorrora iritsi harte. Baina han aldatu zen dena, gure Cancellara jaunak egun inspiratua zuen eta erritmo gogorra jarri zuen Aztirin gora, 12km/h mediarekin. Sastre ere larri ibili zen hainbat unetan eta lurra ere dastatu zuen igoeran (badakizue alde bateko kala atera eta beste aldera erori, EARKI!!!!).

Horrela joan zen dena asfaltoan baina grabilara iristean gauzak pixka bat aldatu ziren. Cancellarak eta Voightek taldeko lana egiten sahiatu ziren baina ezin izan zuten Sastre atzean uzti, argazkietan ikus ditzakezua talde lan horren adierazle garbi batzuk.

 










Mendi bizikleta zaleok ez genion mendiak jartzen dituen oztopei aurre egin bakarrik. Izan ere, egun horretan pista harek N-1 ematen zuen. Bizikletatik jeitsi beharra izan genuen momentu batzuetan ere. Cancellara ere egoera hura ezin sinistuta zegoen eta buruari bueltaka ibili zen kotxe guzti haiek egotearen motiboaren bila baina.... "begiratu aurrera eta eman pedalak Potro!!!!!" zen entzuten eta pentsatzen zuen bakarra.












Kotxeengatik gelditu beharra izan genuenez, mokau bat egiteko aprobetxatu genuen eta baita argazki bat ateratzeko ere. A beste gauzatxo bat, ez dizkizuegu gure 2000€ bizikletak erakutsi sekula. Hemen dituzue, Sastrerena zein den asmatzen duenarentzat urtebeteko bizikleta mantinimendua dohainik (izan ere ez zen desmontatu, batzuk jakingo duzue zeba esaten dudan hori jeje)

 










Handik aurrera dena aldapa behera zen, beraz ez zen arazo handiegirik egon. Behin Brinkolara iritsita Cancellarak eta Voight-ek Sastrerekin aldapa gora egin ezin izan zutena egin nahi zuten. Egia esan mokaua egitera geratu ginenean zerbait somatu zuen Sastrek, izan ere denbora guztian hizketan zeuden, plana prestatzen.


Baina hori ez danez nire kontua beraiek kontatu beharko dizuete, nahi izanez gero hemen uzten diet tarte zabal bat...








PD: Gauean bizitza sozialak Ikaztegietako sagardotegira eraman gintuen eta gauean herriari bixitasun pixka bat eman beharrean aurkitu ginen. Hona hemen gau hortako argazki bat.


Laister izango gera berriz zuekin....
A eta Cancellara eta Voight kaletik ikusten badituzue, galdetu Sasteri ea zer egin zioten.  :(

No hay comentarios:

Publicar un comentario