EUSKAL HERRIA EZAGUTZEN etapaz etapa

lunes, 16 de mayo de 2011

IBAIGORRI BTT - LERIN

Lerin (30-4-11) traca

Kaixo lagunok!!
Gaurkoan Nafarroako erriberan egin genuen trabesia bati buruzkoak kontatzera gatozkizue. Trabesia ederra, baina batik bat zoriondu beharrekoa bertako antolakuntza. ZORIONAK!!!!

Goizeko 6ak aldera abiatu ginen Lerin alderantz. 9etan zen irteera eta 1.30 luzeko bidaia genuen zai. Kotxean baten batek gauari erantsi zion 1.30 hori eta besteok enbidiz gidatu behar ezin genuen!! Horrelaxe 8ak aldera Lerinen ginen beste jende askorekin batera.




Izena eman, bizikletei dortsalak jarri eta bideari ekin genion.



Lehen kilometroak nahiko lasaiak izan ziren. Beno, egia esan ez zen orokorrean oso trabesia gogorra izan. Aldapatxo dexente zituen baina denak nahiko motzak. Teknikoki ere ez zen oso zaila izan. Agian zuen zailtasun handiena luzera zen. Ia 52 km zituen eta pixkat ibilita ez zegoenari luze egin zitzaiokeen.








Ikus dezakezuen bezela paraje ezberdinetan zehar eraman gintuzten. Azken kilometroetan aldapa gogor xamar bat zegoen eta dexente kostatzen zen igotzea. Eskerrak ez zen oso luzea! Bukatzeko 50. km-an zulaketa bat izan zuen Cancellarak eta nazka nazka eginda iritsi ziren Voigt eta bera. Ordurako Sastrek bere aldapa gorako abilezia medio bakarrik utzi zituen bere kideak.

Amaieran indarrak berreskuratzeko nahi adina jan eta edan zegoen.



Ondoren dutxa beroegi bat hartu eta bertan gelditu ginen bazkaltzen. Organizazioak inskripzioarekin bertan bazkaltzeko aukera ematen zuen. Eta gu bezela urruti xamarretik joandakoentzat ezin hobeto zetorren.



Berriz ere ZORIONAK ANTOLAKUNTZAKOEI!!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario