EUSKAL HERRIA EZAGUTZEN etapaz etapa

viernes, 27 de mayo de 2011

KEIXETAN BARRENA...

Buztangorri MBT Zabalduz. 11/5/21 traca

Kaixo lagunok,

Inoiz egin dugun kuadrilako irteerarik jendetsuenaren berri ematera natorkizue gaurkoan. Hori bai! Ondoren ikusiko duzue zer egin behar izan genuen jendea gurekin etor zedin. Ordaintzea bakarrik falta izan zitzaigun.

Laburbilduz, bezperan eskeini geniena:

-8.30etan irteera.
-Meakan "avituallamiento liquido"
-Pol-pol "avituallamiento liquido"
-Elosu "avituallamiento solido" (salda, urdaiazpikoa, txistorra...)
-14.00 Bazkaria Elosun eta ez edonolakoa. Menua ere aldez aurretik mahai gainean jarri genien: Urdaiazpikoa, gildatxo batzuk, nekorak, espinakaz egindako bexamelez betetako ojaldrea, ganbak, olagarroa, legatza saltsa berdean, kokotxak, txerrikumea, gazta eta txanpain sorbetea.

Nola esango ziguten ba ezetz!

Horrelaxe ekin genion bideari. Ondoren zetorren guztia ikusita eraso gogorrak izan ziren hasiera hasieratik, argazkian ikus daitekeen bezela. Hala ere, Santa Barabara arteko igoera erritmo lasaiean egin genuen, aurkariak nola zijoazen ondo aztertuz


Karakaten izan ginenean bezelaxe, berehala hasi ziren arazo mekanikoak. Cancellarak astean zehar radio bat konpondu zuen bere kabuz, baina ez zen gurpila zentratzeko gai izan. Bide osoa gurpila erabat deszentratuta zuela egin behar izan zuen.



Errepidea albo batera utzi eta Meaka aldera abiatu ginen. Sastrek eta Voigtek beraien nagusitasuna erakutsiz erritmo gogorra jarri zuten, gure kide berriak erabat jokoz kanpo utziz. Cancellara zakur zaharrak bazekien ondo zer zetorren eta aldapa gogorrenetan hanka altxa zuen gero zelaian zuen guztia eman eta Sastre eta Voigten atzetik iristeko Meakara.




Meakatik aurrera Gorla pasa eta Keixetara iritsi ginen (Pol-poleko iturri ingurura). Maldatxo gogor batzuk igo eta garbi geratzen hasi zen indarrak nola zijoazen. 2 debutarik erabat harritu gintuzten. Ixilpeko entrenamenduak fruituak ematen hasiak ziren. Sastre eskalatzaile haundiari ezin izan zioten eutsi baina Cancellara eta Voigt (Voigt Cancellarari laguntzen geratu zen) atzean uzteko gauza izan ziren aldapa gora.




Geldialditxo bat egin genuen eta taldeko kide berriekin argazki ofiziala atera genuen. Bide batez, eurak bautizatzeko balio izan zigun.


Zutik ezkerretik eskuinera: Fabian Cancellara, Salvatore Comesso, Jens Voigt
Behean ezkerretik eskuinera: Michael Rasmussen, Mario Cipollini, Carlos Sastre

Keixetatik aurrera erritmo gozoan egin genuen aurrera denok batera. Leku teknikoren batean Rasmussenek estuasion haundi xamarrak izan zituen baina gainerakoan ondo joan zen dena. Comesso ere aldapa behera larri ikusi genuen baina progresiorako bide zabala dauka aurretik.



Azken argazkian, Cancellara Laudelino Cubinorekin ari zen hizketan telefonoz. Karakaten Sastrek eta Fabianek bildurtu egin zuten eta ez zigun lagundu egun honetan egin genuen rutan.

Guzti honen ondoren hamarretakoa egiteko lekura iritsi ginen. Bertan zain genuen txef haundia. Bazkaria prestatzen ari zen eta mokautxo bat eman zigun indarrak berritu genitzan. Cipollini ez zegoen gustora txefaren lanarekin eta bere kabuz elikatzea pentsatu zuen.





Ez zen hor bukatu guztia. Elosutik urretxura buelta Lutxurdio eta Baztarriñatik pasatuz egin genuen. Hamarretakoaren ondoren berriz ere martxan jartzea asko kostatu zitzaigun. Hori guztia ez balitz, Sastrek bere enbajada horietako bat prestatuta zeukan eta aldapa gogorrak etorri ziren. Batez ere Cancellara, Voigt eta Cipollinirentzako. Garbi zegoen Sastrek beretzako moduko ibilbidea prestatu zuela zelaiean ondo ibiltzen direneni aukerarik eman gabe.






Horrelaxe oztopo ezberdinak gaindituz iritsi ginen herrira. Paseo bat izan behar zuena ia 1.000 metroko desnibela akumulatuta bukatuz.

Guzti honi bazkari eder batekin eman genion amaiera.


Gure kide berriei arrera bikaina egin genielakoan nago.


Hurrengora arte!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario