EUSKAL HERRIA EZAGUTZEN etapaz etapa

lunes, 2 de mayo de 2011

ASTE SANTUTAKO ESKAPADA II

Kaixo berriz ere.
Gaurkoan ohikoa ez den eran gatoz! Oinez egin genuen ibilbide baten berri ematera.
Ibilbide ederra baina jende andanak xarma asko kendu zion, guretzat behintzat, leku zoragarri honi. Beraz, gurpildun ibilgailuak alde batera utzi eta gure oinzolak proban jartzea erabaki genuen.

Ostirala 22. Ruta del Cares

"Kanpamendu basea" Llanesen kokaturik genuenez goiz antzean jeiki eta Poncebos aldera abiatu ginen aurreko egunean edandako sagardo botilak gainetik kentzeko asmoz. 9.30ak aldera iritsi ginen eta Ruta hasten den lekutik kilometro batera aparkatu behar izan genuen. Sagardoaren amelaunek maindireei itxatxita eduki gintuzten 8ak aldera arte eta goixeago abiatzea gomendagarria litzateke!!!
Ondoren ikus dezakezuen bezela hura zen kotxe ilada gu iritsi ginenerako!


Bide nahiko lasaia zela esan ziguten joan aurretik baina hasi orduko aldapa eder bati egin behar izan genion aurre. Egia esan, hasera zelako agian, errez igo genuen nahiz eta bidean izerdi pixkat bat utzi behar izan genuen.




Hortik aurrerako guztia, pixka bat jetsi ondoren, zelaiean egin genuen. Guztira 28 bat kilometro egin beharko genituela ikusirik eta bazkaltzeko Llanesen geldituta geundenez erdi korrika egin genuen gelditzen zen errepide zatia. Batez ere Cancellarak! Sastreren pauso bizi eta azkarrari bueltako bidean ezin baitzien jarraitu.






Bai lehen egunean, baita bigarrenena ere harrituta ginen harrizko pareta hoietan egindako lanaz bide horiek egiteko. Lan izugarri gogorra izan behar zuen batez ere eginda zegoen garaiean zituzten baliabideak kontuan hartuta. Itzuli ginenean kontatu ziguten garai batean Asturiasko mehatzariek egindako bideak zirela.

Ruta de Caresek dituen kilometro guztietan ura daraman kanal bat izan genuen inguruan batzuetan parean, azpitik nahiz gainetik besteetan. Ibilbidea hasi genuen gunean (Poncebosen) zentral hidroelektriko bat dago. Cainen ("Ruta dek Cares" Poncebostik Caina egin genuen guk) presa txiki batekin uraren kaptazioa egiten dute. Ondoren kanalaren bidez Ponceboseraino garraiatu eta bertan turbinatzen dute. Benetako ingenieritza lan batek lagundu zigun beraz ibilbide osoan zehar.



Itzulerakoan argi gelditu zen gure hankak egin gabe zeudela horrelako ibilbide harritsu baterako. Biok izan bait genituen arazo txiki batzuk oinetan ondorengo egunetan. Cares errekaren ur freskoa eskertuko zuten gure oinek ibilbidearen amaieran!!!



Horrelaxe joan zen ba gure aste santuko "treking" eguna.

Aste Santuko oporren plater garrantzitsuena hurrengo atalean etorriko da, beraz....

Ez hutsik egin!!!!!!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario