EUSKAL HERRIA EZAGUTZEN etapaz etapa

sábado, 7 de mayo de 2011

ASTE SANTUTAKO ESKAPADA III

Berriz ere hemen gara, Asturias aldean pasatako Aste Santu hauen azken kirol egunarekin (teorian jeje). 

Azken eskapada Lagos De Covadongara izan zen. Hasiera batean Cancellarak eta Sastrek pistaz, hau da mendiz igotzeko intentzioa genuen baina eraman genitun bi errepide zale amorratuk errepidez igotzeko tentatu ziguten. Horretarako horrelako artimainak erabili zituzten: "Nola jungo zeate ziklismoa gustatzen zaizuen bezala gustatuta Asturias aldetik Espainiako portu handienetako bat igo gabe?" eta klaro hori entzunda ba...

Larunbata 23. Lagos de Covadonga errepidez (tracka)

Goizean goiz jeiki, egun guztietan bezala (hau ez da gure erritmoa baina bueno, todo vale por el deporte). Lehenengo gauza atea zabaldu, terrazara atera eta zeruari begiratu. Lainotuta eta nahiko beltz baina... "azken" eguna zenez, jun egin behar.
Bizikletak kotxean montatu eta Cancellara eta Sastre Cangas de Onis aldera abiatu ginen. Handik hasi behar genuen eta ibilbidea. Karreterazaleak, Cacaito Rodriguez eta Riccardo Ricco (La Cobra) ordea Llanes bertatik abiatu ziren.

Behin Cangasea iritsita kotxea aparkatu behar genuen eta non egongo tokia, ba Benemeritaren kuartelan aurrean, earki, que viva la......!!!!!!!!


Bizikletak desmontau eta martxan jarri ginen, Covadonga Santuario aldera. Pedalak ematen hasi orduko hara non gure harridura, eguzki printzek lekua hartu zuten hodei ilunen artean. WindGuru earki portatzen ari zen.


8 bat kilometro egin ondoren, zetorrenaren seinale batzuk azaltzen hasi ziren, nahiz eta oraindikan benetako igoera ez hasi, Covadonga herriak arrera egin zigun oraindik irriparrea ahoan genuela. Gauzak denbora gutxira aldatuko ziren, izan ere Santuarioko lehen dorreak ikusten hasi ginen eta hori bertara iristen ari ginenaren seinale zen eta baita benetako igoeraren hasiera. Hasierako irriparrea kilometro batean seriotasun bihurtu zen.





Santuarioko glorietan ezkerrera hartu eta hasi ziren Cacaitok eta Riccardok deskribaturiko aldapa horiek. Hasiera arazoak arazo nahiko erritmo honean igo genituen, nola ez, pixka bat reserbatzen hain gogorra zen la "La Huesera"-ren zain.





Eta bapatean!!!!!!!!  4km inguru igota genituenean (12km ditu portuak), zeintzuk azaldu eta Cacaito eta La Cobrak ziztu bizian. Cancellarak Cacaitoren gurpila hartzeko intentzioa egin zuen baina agian puntutik aterako zuela azkar somatu eta bere erritmoan jarraitzea erabaki zuen. Ordurako gainera Cacaitok, Riccori -ri metro batzuk aterata zijoan eta etaparen garaile suertatzeko aukera guztiak zituen.



Bi hauek segituan galdu genituen bistatik. Guk ttipi-ttapa jarraitu genuen aurrera eta handik 500 metroetara kartel bat. Honela esaten zuen: "La Huesera" . Aurrean genuen pentsatze hutsareki hankak dardarka jartzen zizkigun aldapa (ez genuen ikusita, baina entzundakoaren arabera...). 

Egia esan Cancellarak eta Sastrek oso erraz pasa genuen zona hau, nahi eta %15-eko portzentajeko aldapak izan. Bazijoan errepideko bizikletan gu baino okerrago zijoanen bat eta horrek animatu egin gintuen ere. Beno egia esango det, pixka bat kostata baina aldapa hauek ere pasa genituen, baina erraz eeeee jejeje.





La Hueserako zona hau pasata deskansilo bat zetorren beste zona gogorrara iritsi aurretik. Baina deskansilora iristeko ere aldapa tente bat pasa behar zen. Amaitu ondoren jakin genuen Cancellarak han momentu kritikoak igaro zituela, nahiz eta bere aurpegian ala ez ikusi. Disimulatzen earki daki ta!!!!!!!  Onena beti sufrimendu aurpegia eramatea eta listo!!!!!

Aldapa hori eta deskansiloa pasata bigarren zona gogorra zetorren "El Mirador De La Reina". Zona honetan Sastrek erritmo bixixeagoa jarri eta aurrera egin zuen, izan ere Cancellarak deskuido txiki bat izan zuen eta disimulatzeari utzi zion. 


Pare bat aldapa eta deskansilo pasata (plato handia sartzeko gaitasuna ere izan genuen, asike imagina zein ERREZ igo genuen).......  el lago de Enol.


Oraindik el lago de la Ercinara igo behar genuen baina beste aurpegi bat jartzen zaizu lehenengo hau ikusita. Han zeuden zain Cacaito eta Ricco. Behin denak han, azainaren argazki bat atera behar zen. Horra hor los cuatro magnificos:


Gero nola ez jeitsiera eta Cangasea bazkaltzera. Eta Asturiasen egonda ezin FABADA ear bat jan gabe bueltatu. Ondorengo ez det kontatuko, imaginazioa ere landu egin behar da eta.

PD: hurrengo kontakizuna aurreko Larunbatean Lerinen egindako trabesi anitz polita!!!!!



EZ EGIN HUTSIK!!!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario