EUSKAL HERRIA EZAGUTZEN etapaz etapa

miércoles, 27 de abril de 2011

ASTE SANTUTAKO ESKAPADA


Kaixo berriro ere. Aste Santu hauetan Asturias aldean izan gara. Hasiera batean Mendi Bizikletako kideek egiteko irteera zen baina azkenean "flaca" harturik beste bi ere etorri dira, beraz, BUZTANGORRI BIZIKLETA TALDE bezala joan ginen Asturias aldera.
Operazioen sedea Llanesen izan dugu eta handik mugitu ditugu fitxa guztiak. Gure kirol oporrak hauek izan dira. (esan MTBean bi joan ginela eta beste biak errepideko bizikletan...lilas!!!)

Ostirala 22. Ruta del Cares (oinez)
Igandea 24. Clasica de Llanes Nocturna

Hauek izan ziren gure juergarik gabeko ibilbideak.


Osteguna 21. Fuente De - Sotres - Potes

Lehenengo ruta egiteko gogoa genuen, lo egitea ere kosta zitzaigun egia esan Cancellara eta niri, Sastreri. Goizeko 6:30tan jeiki ginen, gosaldu, prestatu eta martxa egin genuen Fuente De aldera. Denak esaten ariko zareta, "6:30tan, hauek jota dare, noa zijozen hain goiz". Ba egia esan bai, baina ordu t erdiko bidaia genuen Fuente De-ra eta gainera teleferikoan lehenengo bi bidaietan sartu zitezkeen bizikletak eta 9:00tan zen lehena, beraz dena argituta ala?
A eta bai, gora teleferikoan igo ginen, forman gaude baina ez horrenbesterako jejejeje.
Fuente De-ra 8:45 aldera iritsi ginen, parkinean bi kotxe eta gurea bakarrik zeuden eta 10minututan gorako bidean gindoazen, esatea besterik ez dago, goian lan egiten dutenekin gindoazela asike.... imaginatu jejeje.


 Behin goian preparatibo guztiak egin ondoren ibilbideari ekin genion. Ez zegoen oso eguraldi ona iragarrita baina WindGuru edeki portatu zen gurekin eta mikro klimak egin zituan guretzat. Elur pixka bat zuen igoeratxo bat egin ondoren Sotreseko bidean jarri ginen aldapa behera. Baina paraje eder horiek ondo begiratuz.


 



 Paraje eder horietan jeitsiera luze aten ondoren, errepide batetara iritsi ginen. Handik Sotres herrira igo behar genuen. Berez errepidea ondo hartzen zen, 10 bat kilometro aldapa behera egin ondoren harri artean, baina... Cancellarak esaten zuen bezala "hemen zeok aldapa". Egia esan oraindik ez zekien herria pasa ondoren zetorrela okerrena...

 
irri egiten zuen baina ez zekien zer zetorren!!!!!


 Egia esan 4-5km bakarrik egin genituen errepidez baina kriston aldapa zegoen. Gero interneten begiratu genuen eta %21-eko desnibelak ere igo genituen. Hau ikusita jarri dizkiegu etxekom lanak errepide zaleei. Hemen duzue portuaren perfila, guk azkeneko zatia egin genuen.

 


Behin gora iritsita pixka bat jeitsi eta zelaiean ibili ginen Bejes aldera joateko aldapa behera arte


Berez ondoren Bejes aldera jeitsi behar genuen baina desnibel pixka bat ekiditzearren jeisten hasi aurretik eskubi aldera hartu genuen HARRIZKO pista batetatik eta azkenean..... ENBOSKADA!!!!!!!!!!!!!!!
Bizikletan ibiltzera atera ginen baina azkenean, bizikleta, treking eta txingatan ere aritu ginen... Gure Perurena ere majo aritu zen harrijasotzen!!!!!  Berak bazekien zer zetorren, pixarrakada botatzen iragarri zidan eta...

 










Beno, enzerrona hori pasa eta gero Poteserako jeitsiera bakarrik gelditzen zitzaigun, hori bai, ez aurretik zaldi batekin jaleoa euki gabe (gehiago jakin nahi duenak galdetu diezaiola Cancellarari!!!!!!) eta hori gutxi balitz txomingero kuadrila bat topatu genuen, galduta zebiltzala,   triptiko erdiko Picos De Europako mapa batekin, imaginatu...... beno oztopo guzti hauen ondoren Potes alderako jeitsierari ekin genion, ta a ze jeitsiera gainera, kontran egiteko EARRA!!!!!  (gurpila denbora guztian derrapatzen....eta eskerrak porlana zen)


Jeitsieraren ondoren 3km gelditzen zitzaizkigun Potesera iristeko, eta bertan Metamorfosia gertatu zen. Izan ere dudarik ez dago ordekan zen dabilen hobe, Cancellara edo Sastre. Baina egun hartan paperak aldatu ziren eta Sastrek azken kilometroak erlojuz kontrako espezialista baten pare egin zituen Cancellara ipurtzulon sartu zuela eta, errelebo bat ere eman gabe...
Sufritzen baina iritsi ginen Potesera, eta nola ez, merezitako kaña eta PINTXOA hartu genituen.


Hurrengoak hurrengoan....

No hay comentarios:

Publicar un comentario