EUSKAL HERRIA EZAGUTZEN etapaz etapa

martes, 5 de julio de 2011

REKONBERSIOAREN BIDEAN, EGUZKITAN IZERDITAN

Udara sartu dala eta berarekin eguzkia eta baita beroa ere. Baina horrek ezingo gaitu gelditu!!!!!!


Gainera ez dakit ze hego haize sartu den baina jendea rekonbersioan dabil edo pluralitatean sartzen hobe esanda, Izan ere Cancellara eta Sastre errepideko bizikletan (flacan) ibiltzen hasi dira eta kontrakoa egin du Cacaitok, mendi bizikleta ere paseo lagun hartuta. Eta oraindik ez, baina beste bat aurreratzeko moduan nabil, La Cobra Riccok ere mendi bizikleta probatuko du.


Bi bueltaren trackak igoko ditut bata, Santa Ixabelak ondo hasteko ostiralena emandako buelta txiki bat Oleta aldetik (track-a) eta beste benetan kontatzea pena merezi duena, izan ere...


rekonbersio horietako baten berri eman nahi dizuet, Cacaitok mendi bizikleta hartu duenekoa. Sastre izan du mendilagun, bera ohituago dago errepide lagun hitzarekin baina mendia-mendia da...!!!


Eta nola hasi pluralitate hori eta, ez nola nahi, Korostira igotzen (track-a) baizik. Atsaldean eguzkiak gehien jotzen zuenean atera gera. Korostiko lehen aldapak igotzen hasterako izerdi patxetan geunden. Baina gero zetorrena.........izan ere Korosti ez da nolanahiko igoera, 5 kilometro inguruan 500 bat metro igotzen badira, horrek dena dio, Matematiketan ondo xamar ibiltzen ez zaretenentzat batez besteko %10-eko desnibel. Cacaitok hasieratik erakutsi ditu bere Colonbiar geneak eta Sastreri bereak eta bi exigitu dizkio. Baina sufrimendu askoren ondoren iritsi gera gailurrera.






Merezitako ur tragoaren ondoren aldapa bera hasi gera Arriolamendiruntz. Jeisten hasi eta gutxira Sastrek perkantze txiki bat izan du,eroriko bat. Sastre ez da ondo gogoratzen erorikoa nola izan den beraz Cacaitori (dena ikusi duela) tartetxo bat utziko diogu hemen berak idatzi dezan gertatutako. Cacaito: Pena bideo kamera bertan ez izatea, bestela izango genuen bai hemen zintzilikatzeko dokumentu grafiko paregabea. Beti esaten da norbera bizikletatik nahi bezela jeisten dela eta kasu honetan ere horrela izan da. Hala ere zuzenketa bat egingo nuke Sastrek erortzera zioala ikusita bere burua botatzea erabaki baitu, bere dignitatea ez urratzeko antza. Eskerrak lurartzean ez duela ez harririk eta ez enborrik arrapatu, bestela... A ze parrak egin ditudan, jeje. Dena den Sastreren sendotasuna goraipatu beharra daukat, Tourrean badira eta gutxiagogatik etxera joan direnak.


Perkantzeak perkantze eta pare bat aldapa exigenteren ondoren Arriolamendira iritsi gera, han paraje ederrek ikusten mokadutxo egin eta aurrera jarraitu dugu deskarga aldera. (Argazkian Bergara ikus dezakezue fondoan)




Arrisku pixka bat zuten aldapa batzuren ondoren Deskargara iritsi gera, han zuzen hartu dugu Santa Barbara aldera. Eta bertan atsaldeko gauzarik onena egin dugu, eguzkitan exerita Lejia fresko fresko bat dastatu. Eta handik etxera pedalik eman gabe.


Beno, ea hurrengoan rekonbertsio gehiagoren berriekin gatozen...


Besterik gabe, onak izan eta pedalei ema. Izan ere ez dakit dakizuen baina ALBERT EINSTEINEK, 1930.urtean Eduard bere semeari zuzendutako eskutitz batean, zera zioen: "Bizitza bizikletan ibiltzea bezalakoa da. Oreka mantendu nahi baduzu, ezin zara gelditu"


Hurren arte

No hay comentarios:

Publicar un comentario