EUSKAL HERRIA EZAGUTZEN etapaz etapa

martes, 12 de julio de 2011

Buztangorri MBT izatetik BT izatera...

Buztangorriren senean aspaldi dabilen eztabaida da MBT (mendi bizikleta taldea) edota BT (bizikleta taldea) izan behar ote den. Bizikleta argalaren edo flacaren fundamentalistek, Cacaito eta Rico (dagoeneko la cobra baino la lombriz), hasieratik argi izan dugu dudarik gabe BT izan behar zuela eta badirudi poliki poliki buztangorriko kideen birmoldatze globala dela eta (horain denek denetik egiten dugu edo egin nahi dugu) gehiengoa honen alde azaltzen hari da. Hau azalduta ondorengo lerroetan Cacaitok eta Ricok pasa den larunbatean errepideko bizikletan eginiko bueltatxo zikloturistikoaren berri emango dugu.

Bizikletan mendateak igotzea baina gauza aberasgarriagorik ez dagoenez, ez behintzat gure ustetan, pasa den larunbatean Neilako zingiretara (Lagunas de Neila)  igotzea pentsatu genuen. Aspalditik buruan genuen ideia zen eta honela Españako mendate haundietako bati x-a jarri ahalko genion.


Goizean goiz esnatuta, hau da hau asteburuetan ere ezin ohean lasai egon, bizikletak kotxean hartu eta Santo Domingo de la Calzadatik (Galtzadako Txomin Deuna euskera jatorrean) Venta de Goyo-ra joan ginen. Bertatik edo behintzat ingurutik errioxako portu gogorrenetakaok igo daitezke: Peña Hincada, las Viniegras... Beraz bertan kotxea utzi eta tenperartura apartarekin gure helbururantz abiatu ginen.


Hasieran Mansillako urtegiaren inguruan kilometro pestoso batzuk egin behar dira, batez ere errepidearen egoera dela eta, ia hobea mendiko bizikletan pasatzeko. Villavelayo-ra iristerakoan hasten da portua. Dena den, Neila herrirarte ez dago misterio handirik, gora bera batzuk, beti ere goranzko bidean besteerik ez. Neilatik aurrera ordea aldapa serio jartzen hasten da. Honela El Collado mendatera iristen gera. Hemendik bestalderantz jeitsiz Quintanar de la Sierra-ra iristen da errepidea.



El Colladotik gora hasten da benetako festa, lauz pa bost kilometro besterik ez dira, baina Cancellarak esango lukeen bezela: ENEEEEE! HEMEN ZEOK ALDAPA!!!. Dena sartu eta bakoitzak bere erritmoan kilometroak pasatzen ditugu. Aipagarria da kotxe bat bera ez dugula topatu, hau da hau gozamena. Errepide ez txukunegian lehen parkinera iristerakon pentsatzen genuen bertan izango ginela, baina oraindik pare bat kilometro falta ziren!! Eskerrak, eta harritzeko den arren, azken kilometro hauetan aldapa egundokoa bada ere, lurzorua autopista askotakoa baino hobeagoa den. Azkenean iritxi gara goraino!


Bertan izangarenaren testigu diren argazkiak atera, dagoen miradoretik bistadizoa jo eta beranzko bidea haru genuen, igotako bide berdinetik. Bidean Neilan geratu ginen Najerilla erreka hasten den puntua ikusten. Gero Venta de Goyo-raino dena berunzko joeraz eta bertan txirrindularien kitapenas (Coca cola) pare bat hartu genituen goiza borobiltzeko. Ez genituen km gehiegi egin, baina paraje ederretan ibili eta gero x bat jarria dugu. Gainera %15 aldapa dagoen km-ak bigatik balio omen du.




Aste honetan Buztangorriko delegazio jendetsua doa Tourra ikustera, eta beraiek kontatuko dizkigute bertako pasadizoak...

No hay comentarios:

Publicar un comentario