EUSKAL HERRIA EZAGUTZEN etapaz etapa

martes, 20 de septiembre de 2011

1.ETAPA: ORREAGA-LIZARRA

Kaixo!!
Bagatoz udako geldialdi luzearen ondoren berriz ere gure kontakizunei erritmo pixka bat jartzera.
Etapaz etapa Santiago Bideari buruzko azalpen txiki batzuk emango dizkizuegu.
Ez galdu bat bera ere!!!!

Ez genuen oso bide onetik hasi Santiagorako prergrinazioa. Orreagara iritsi orduko euria hasi zigun. Baina erderaz esaten den moduan... a mal tiempo.... buena cara!!!! Eta horrelaxe ekin genion euripean. Egia esan, Iruñara iristerako eguraldi bikaina geneukan.
Iruñara iritsi arteko tartea, bide osoko politenetakoa izan zen dudarik gabe. Bide estu eta nahiko tekniko dexentetatik igaro ginen. 



Orreagara nahiko goiz iritsi ginenez ezin izan genuen kredentziala bertan atera. Kredentziala (inoiz Santiago Bidea egin ez dutenentzat) albergeetan lo egin ahal izateko behar den dokumentu bat da, Santiago Bidea igarotzen den leku anitzetan seila daitekeena. Gure kasuan albergeetn bakarrik seilatzen genuen. Horrela 8 etapetako zigiluak bakarrik ditugu kredentzialean.
Hortaz, Iruñeako albergean atera genuen Kredentziala. Geldialdi luze xamar baten ondoren Perdon aldera abiatu ginelarik.




Iruñea atzean uzten hasi ginerako eguerdiko 14.00k ziren. Beraz, bero itzelarekin ekin genuen Perdonen gora.





Jeisten hasi orduko fededun multzo batekin egin genuen topo. Mezaren albotik igaro ginen guztiak guri begira gelditu zirelarik. Bizikletek aldapa behera eskandalu haundi xamarra ateratzen zutenez, agian etzien grazia handiegirik egin beraien barneko bakea bilatu nahi horretan gure presentziak izorratu izanak. Halare errespetuz etziguten ezertxo ere esan eta aurrea jarraitu genuen.
Puntelarreinara nahiko ondo iritsi ginenez Lizarra aldera jarraitzea erabaki genuen, nahiz eta ondoren majo damutu. Nahiko zati gogorrak igaro genituen eta berandu xamar zen gainera. Arratsaldeko 5.30k aldera iritsi ginen Lizarrara. Bertan festak ziren eta arratsaldeko giroaz gozatu ahal izan genuen behinik behin.


Laister izango gaituzue bigarren etaparen kontakizunarekin!!
Laster arte!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario