EUSKAL HERRIA EZAGUTZEN etapaz etapa

sábado, 24 de septiembre de 2011

2.ETAPA: LIZARRA-NAJERA

Kaixo guztioi!
Gaurkoan Santiago Bideko bigarren etaparen kontakizunarekin gatozkizue.
Oraindik Euskal lurretan barrena errioxa aldeko herri dotore batean bukatu genuen 2. etapa.

Lizarratik irten eta Iratxe atzean utziz, bidezidor estu batzuetan barna ekin genion etapa honi. Lehenengo zati hau aurreko egunekoa bezelaxe nahiko teknikoa eta polita da mendi bizikleta atxegin duen jendearentzat behinik behin. Monjardin-eko gazteluaren mahasti dotoreetan barna igaro genituen lehen kilometroak.





Egunero ohiko bihurtu genuen bezela, gelak eta barritak alde batera uzti eta pintxo bat Aquarius batekin hartxeko leku bezela Viana genuen begiz jota. Gora behera askoren ondoren iritxi ginen bertara. Herri gehienetan elizaren ondotik pasatu behar izaten zen eta zein ohitura txarra zuten duela mende asko bizi ziren Kleroek! Eliza guztiak muinoen tontorretan eraikitzen zituzten. Beraz, herri guztietan aldapa itzelak pasa behar izan ditugu! Vianan bezelaxe.
 Vianaren ondoren jomuga Logroño genuen. Argitu beharra dago Bide osoan galdu ginen hiri bakarra izan zela. Oso gaizki seinalizatuta dago bertatik nola igaro. Halare gure ohiko orientazio ona erabiliz lortu genuen laberinto desatsegin hartatik ihes egitea.

 Logroñotik irten eta bidegorri "pestoso" batean zehar Navarrete aldera abiatu ginen. Bertan indarrak errekuperatu, eta etapako azken zatia menderatzera irten ginen.

 Najerara heltzean duda egin genuen aurrera segi edo ez, baina Cancellararen indarrak justu xamar zirenez eta kilometro asko gelditzen zirela ikusitik Santiagora, bertan gelditzea erabaki genuen.
Ederki bazkaldu ondoren, errekaren ondoan dauden terraza batzuetan pasa genuen arratsalde guztia. Sastreren Najerako lagun batzuek egin ziguten konpainia bikainarekin gainera.

Laster izango gara 3. etaparekin!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!
Ez galdu!!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario