EUSKAL HERRIA EZAGUTZEN etapaz etapa

lunes, 3 de octubre de 2011

3.ETAPA: NAJERA-BURGOS

Kaixo berriz ere Buztangorri zaleok!!!!!!

Beti bezala bigarrenaren ondoren hirugarrena dator. Hirugarren etapa hau, etapa luzea izan zen atzeratutako lanak aurreratu behar genietuen eguna, beraz etapa gogorra. Izan ere, a la meseta castellana iristen ginen eguna zen eta perfila ikusten bakarrik ikusten da egun guztia gorako ibili behar ginela.



Esan bezala 2.etapan ez genuen itinerarioa bete eta lan atzeratuak aurreratzeko gizean goiz jeiki ginen, earki gosaldu ondoren ateratzeko prest geunden, baina oraindik argitu gabe zegoen, marka da hau, bizikletan ibiltzeko argitu zain egoten jejeje. Lehen eguzki printzek Najerako elizako kanpandorrea argitu orduko hasi ginen pedalei eragiten.



Hirugarren etapa honek berarekin filosofia aldaketa bat ekarri zuen gugan, eta batez ere Cancellararen gan. Zertan datzan filosofia aldaketa horrek? Ba ondorengo da erantzuna. Lehen bi etapak "osorik" hartzen genituen. Hasieratik gure meta bukaera zen, baina 3. hontatik aurrera etapak zatika hartu genituen. Osoa hartu ordez, helburu desberdinak jartzen joan ginen geure buruari, horrela ain gogorra suerta ez zedin eta amatu egin genuela esan behar dizuet.

Hortaz etapako lehen helburua Santo Domingo de la Calzada izan zen, hasiera batetan bigarren etapako helmuga. Hara iristean ur tragotxo bat, mokadutxo bat eta argazki bat. Filosofi aldaketan jana ere sartu zen bertan, bestela esaiozue Cancellarari eta hontan ere asmatu genuen. Esan argazkia garbitzen zebilen barrendero batek atera zigula, noraino gindoazen galdetu zigunean guk, Burgosera esan eta berak bildurra sartu zigun gorputzean. Hauek izan ziren bere hitzak: "ya vereis en la Pedraja!"



Beno eta garbitzaileak esan ziguna iritsi zen. Etapako 57.km zen eta Villafranca Montes de Ocan geunden, La Pedrajako portua hasten den tokian. Ordurako el astro rey calentaba de lo lindo. Kruze batean eskubira hartu eta hortxe hasi zen...lehen kilometroan aldapa handiak eta teknikoak daude. Egia esan baita oinez igotzeko zailak ere baina peregrina batzuren laguntzarekin igo pasa genuen lehen zatia.


Lehen zati honen ondoren etorri zen ibilbide guztiko pintxazo bakarra, toki honenean. Eguzkiak gogotik jotzen zuen eta itzal gutxi zeuden. Azkenean arbol baten 2 adartxok ematen zuten gerizpean topatu genuen irtenbide bkarra. Kamara segituan aldatu genuen baina gurpila puztera joaterakoan.....ez Sastreren eta ezta Cancellararen infladorea ez zebilen MARKA DA!!!!!!!  Pasatzen zen ateri eskatu eta berriz ere martxan ginen.



Gogorra izan zen baina hau ere pasa genuen. Azkenean San Juan de Ortegara iritsi ginen, hurrengo herrira eta hantxe iturri eder bat topatu genuen botelinak bete eta gorputza refreskatzeko.



Ordurako etapako zatirik handiena eginda genuen baina Atapuerkako mendatetxoa falta zen. Mendatetxoa zela ematen zuen perfilean. Egia esan oso luzea ez zen, pare bat kilometro baina gogorrak. Izan ere pendizaz gain tramo teknikoa zen oso teknikoa, dena harriz beteta, baina urte hauetan hartutako teknika agirian gelditu zen zati honetan. Izan ere, gure atzetik beste 6 txirrindularik hasi zuten aldapa, hasi fuerte hasi ziren baina goiko gurutzera gu biok iritsi ginen aurrenak. Horietako batzuk lurra ere probatu zuten jejjeej


Hemendik azken 15 kilometroak bakarrik falta ziren, baina a zer 15km. Sastreri Camino Santiagoko kilometrorik luzeenak egin zitaizkion.

Baina azkenean iritsi ginen helmugara Burgosera. Etapa ona izan zen fisikoki ondo eta denboraz ere ederki. Gainera lo egiteko ere zortea izan genuen. Udal albergera joan eta ez dakizuela gelditzen ziren azken bi oheak zeinentzat izan ziren.......

Beno eguna Burgosen nola pasa genuen eta zer egin genuen ez det uste hemen idazteko denik jejeje

No hay comentarios:

Publicar un comentario