EUSKAL HERRIA EZAGUTZEN etapaz etapa

martes, 4 de octubre de 2011

4. ETAPA: BURGOS - CALZADILLA DE LA CUEZA

Kaixo berriz ere txirrinduzaleok!!!

4. etapako istorio ederrekin gatozkizue gaurkoan, 100 kilometrotik gorako etapen artean lehenengoarekin hain zuzen ere. Perfila ikusita uler daiteke zergatik egin genuen horrelako kilometro saila.


Burgostik irten orduko aurreko egunetako ibilkera pausatua alde batera utzi eta erritmo polittean ekin genion lehenengo zatiari. Ez ginen oso goiz atera Burgostik eta hasieran jende asko pasa behar izan genuen. Jende horren artean bezperako etapan Atapuercan gora gure atzetik ezinean utzi genuen seikotea. Ziztu bizian pasa genituen eta ez genituen gehiago ikusi Santiago Bide guztian. Anekdotatxo hau alde batera utziz, etapako lehen maldetara iritsi ginen. Oso eramangarriak ziren pista zabaletan egin genuen aurrera.



Aurreko eguneko filosofia berberarekin, jeitsiera nahiko piko baten ondoren, indarrak berreskuratzeko lehenengo tokira iritsi ginen. Iturrian gelditu, Isostar pixka bat prestatu, zertxobait jan eta aurrera!!





Bidean aurrera gindoazela leku nahiko berezi batetatik igaro ginen. Argazkian ikus daitekeen bezala, antzinako konbentu baten arkuaren azpitik igarotzen da bidea. Castrojeriz baina pixkat lenago zegoen.


 Eta Castrojeriz pasa orduko........
Eguneko "enbajada" itzela agertu zitzaigun begi aurrean. Kilometro inguruko aldapa beldurgarria. Oso urrundik ikusten zen eta eskerrak mentalizatzeko astia ematen zuenik!! Mentalizatuta joanda ere nahikoa lan eman zigun bera menderatzeak. Maldaren hasierara iritsi ginenean saiesbide bat zegoela ohartu ginen tontorra albotik igarotzeko baina guk aurrera egin genuen.





Behin gora iritsita sari gixa jeitsiera bortitz bat izan genuen.


Hemendik aurrerako kilometroak nahiko leunak ziren baina azken aldapa honek eragina izan zuen batez ere Cancellararen iztarretan. Bertatik Fromistarantz abiatu ginen. Kilometro dotoreak dira Castillako Canalaren ondoan egiten direnak.








Fromistan indarrak hartu eta Carrión de los Condes jarri genuen helburu gisa. Aurreko egunetan ateratako mediatik nahiko gora genbiltzanez nahiko goiz iritsi ginen Carrioneran. Herri haundi xamarra zen. Bertan gaua pasatzeko modukoa baina lagun batzuen gomendioz aurrea jarraitu genuen. Horrela 17 km gelditzen zitzaizkigun gure helburura iristeko. Esan beharra dago azken tramo hau 14.00ak eta 15.00ak bitartean egin genuela. Bero haundia egiten zuen. Zuzengune luzeaz beterik daude 17 km-ak. Harkaxkar zuriko pista gogaikarri bat da. Beraz, bixi xamar hartu genuen eta nahiko goiz iritsi ginen CALZADILLA DE LA CUEZAra.

Herri xixtrin bat zen. Hostal bat eta alberge bat bakarrik zituen. Beste zerbitzurik ez zegoen. Lagunen gomendioa ulertu ezinik ginen. Adarra ederki jo zigutelakoan geunden. Albergeko "hospitaleroa" bazkal ondorengo kopatxoa hartzen ari zen. Luze egiten ari zitzaigun itxaronaldia.


Baina gutxien espero genuenean hauxe agertu zitzaigun basamortuan oasi bat bailitzan:


Hurren arte!!!!!!!!!!!!!!!!!!!

1 comentario: