EUSKAL HERRIA EZAGUTZEN etapaz etapa

martes, 8 de noviembre de 2011

5. ETAPA: CALZADILLA DE LA CUEZA - ASTORGA

Kaixo berriz ere.


Honako honetan aurreko etaparen antzeko Castillako etapa bat kontatzera goaz. Etapa luzea 127,5 km baina gogortasuna luzeerak, bizikletan ibilitako denborak eta eguzkiak jartzen du. Hau duzue etaparen perfila, eskerrak horrelako etaparik hemendik aurrera ez zegoen bestela...... topatuko genuen barne bakea bai!!!!!!!!!


Eguna oso goiz hasi genuen hemen ere, ordurarte bezela, oinezkoen "presak" esnatu bait gintuen. Presa esaten dugunen ez dugu hanka sartzen ezta gezurrik esaten ere. Izan ere, gu jeiki ginean (ilun zegoen oraindik) lehen peregrinoak azaldu ziren alberguera. Goizeko 3:00etan Carrion de los Condesetik atera zirela esan ziguten, hortaz imajinatu...  Goizero bezela ondo gosaldu genuen, herrixkan zegoen taberna bakarrean eta etapari ekiteko prest geunden.


Etapa luzea izango zenaren mentalidadearekin. Izan ere bidea eginda zuten buztangorriko beste kideek etapa "angustiosoa" zela esaten zuten, luzea eta monotonoa. Baina bueno...


Gogor ekin genion egunari, ederto rodatzen, hortarako egokia zen bidean laua eta ona. 20 km egin ondoren Espainiako beste probintzi batean sartu ginen, Leonen. Argazkian ikus daiteke asfaltotik gindoazela. izan ere, tarte honetan tranpa txiki bat egin genuen. Tranpa hau egin edo ez izan zen Cancellarak eta Sastrek izan genuen diskusio bakarra. Batek "benetako" bidetik egin nahi zuen eta besteak errepidetik. Izan ere, bidea, errepidearen paraleloan zijoan denbora guztian eta.....  azkenean adostasun batera iritsi ginen eta kilometro asko eta asko asfaltotik egin genituen, (gutxienez inongo pertsonarik eskibatu gabe). 




Konturatu baino lehen, 30 bat km eginda genituen eta aurreko etapan jarraituko genuen estrategiari kasu eginez, mokautxo bat egiteko ordua iritsi zen. Mokautxo hori, Bercianos Del Real Caminon suertatu zen.




Mokau egin eta ur trago baten ostean errez egin genituen hurrengo kilometroak. Egia esan ez zen horregatik izan. Gauza da, Cancellara ta Sastre ederki gindoazela zelaian bixi-bixi. Gure aurrean 5 bat ziklista zijoazen gu bezala baina poliki poliki arrapatu egin genituen eta baita pasa ere. Guk aurrera jarraitu genuen eta hara non, "pikatu" egin zirela. Gure atzetik zetozen distantzia batera baina alde egiten utzi gabe. Halako batean aurreratzen utzi genien eta beraien gurpilean sartzeko aukera egin genuen. Hala egin genituen 30km gutxienez.  






Arritzekoa izan zena zen, ordurate, Sastre ederki zebilela Cancellara gurpilean hartuta bideari km-ak errez janez, baina beste hauen gurpilean sufritzen zijoan. Berak zioenez bide guztian okerren aurkitu den kilometroak izan ziren.


Urarentzat depositoak ere ikusi genituen, Cancellarak egiten dituenak jejejje




Eta pixkana kilometroak eginez, Leonera iritsi ginen. Hiri polita, gainera alde zarrean pintxoak eta ederki zeudela genekien, eta zer hobea pintxo horiek probatzea baino.




Leoneko katedrala eta alde zaharra ikusi eta pintxo ederrak jan ostean berriz ere martxan jartzeko prest geunden. Hurrengo geltokia Hospital de Orbigo genuen, berez, etaparen amaiera. Kilometro hauek ere erritmo onean egin genituen, arestian esan bezala bide hau ere monotonoa suertatu zitzaigun. Eta 100km egin ondoren hantxe geunden. Guk uste baino azkarrago gainera.




Etaparen amaiera zen berez baina ondo geundela eta goiz zela ikusirik aurrera jarraitzea erabaki genuen. Beste 20 bat kilometrotan. Astorga izango zelarik etaparen amaiera.


Marka da hemendik aurrera izan zela etaparen zatirik politena. Asflatoa eta zelaia utzi eta harrizko bideetan eta aldapetan murgildu ginen. Egia esan hankek eskertzen zuten horrelako aldaketa noizean behin. Azkeneko zatia ere edeto egin genuen. Gainera Cancellarak lagun Ingles bat egin zuen. Hasieran tipoak HI!!!!  esan zion. Cancellara atzean utzi zuen aldaparen lehen metroetan baina bukaerarako Cancellararen erantzuna GOODBYE!!!!!  izan zen.



Eta 127km-ren ondoren azkenean Astorgara iritsi ginen, hori bai, bertara sartzeko enzerrona politak jarri zizkiguten.



Iritsi eta alberge bila hasi ginen. Plaza batean exeri eta telefonoz deika hasi ginen. Horrela geundela, gure artean begiratu eta kapritxo bat merezita genuela iruditu zitzaigun. Zein izan kapritxo hori eta HOTAL EDER BATETAN DUTXATU ETA LO EGIN!!!!!!


Ederra hostala, herria eta nola ez afaldu genuen Italianoa, gomendagarria dena!!!







Afal ostean kubata eder bat hartu genuen kategoriko taberna batetan. Juergan jarraitzeko gutxi falta izan zitzaigun baina..... beraz, lasai Astorga, bueltatuko garela zorrak kitatzera!!!!!!!!!!!

1 comentario: