EUSKAL HERRIA EZAGUTZEN etapaz etapa

miércoles, 18 de enero de 2012

KOSTATA BAINA BERRIZ ERE BUELTAN

Kaixo lagunak:

Hemen gatoz ere 2012 berri honetan. badakit azken aldian bloga eta bizikleta pixka bat baztertuta utzita genituela baina horrela gertatzen da urte bukaeran (euria, hotza, lupetza, santa lutziak, afariak, gabonak...).
Baina behin hori guztia pasata ekin diogu berriz ere watioak sortzeari. Urtea hasteko buelta lasai bat egin nahi genuen, baina nahiko kilometraje "handiarekin" hankak bere erritmoa hartzen joan daitezen poliki-poliki eta zer hoberik bidegorri bat baino. PLAZAOLAKO bidegorria.


Eguna goizean goiz hasi genuen, egun perfektua izango zelako intentzioarekin baina 8:30etatik aldrebestu egin zen. Infraestruktura arazo larriak izan genituen Andoaineraino joateko baina azkenean konpondu genuen. Buztangorri inoiz ez da botata gelditzen.
Lau izan ginen animatu ginenak: Fabian Cancellara handia, Michael Rasmussen Danes zuria, Salvatore Comeso italiar txikitoa eta Carlos Sastre aittona. Azken honek ziklismo profesionala utzia du baina gauza hauetara animatzen da.
Beno, arazoak tarteko iritsi ginen Andoainera eta ekin genion eguneko "abenturari".




Ibilbideak ez du zailtasun handiegirik eta hori eta hankak indarrek lepo zeudela baliaturik erritmo polittean ekin genion. Baina 6.km-an norbaiten hankek eta gorputzak ez zuten berdina pentsatu. Gure Rasmussen Daniarrak segituan erakutsi zigun bere nazionalitatearen kolorea, ZURIA. Dokumentu grafikoak badaude baina ez naiz jartzera ausartzen, si es por peticion popular jarriko det :p

Aurrera jarraituta nahiko ondo igo ginen eta segituan geunden Gipuzkoa-Nafarroa mugan. Ordurarte ez dago galtzeko aitzakirik baina tarte honetan pixka bat hadi ibili behar da.

 
 

 Esan gipuzkoako tartean tunelek ez dutela argrik baina lauetatik norbaitek foko dezente bat eramanda nahikoa da, besteak a intuicion jun daitzeke eta!!!!  Nafarroan tunelek argia dute, baina jakin egin behar da. Guk argi gabe pasa genituen baten batzuk baina azkenean konturatu ginen, sarreran interruptore bat dagoela!!


Muga pasata segituan geunden Leitza aldean. Hemen aurrera jarraitu, pintxo bat jo edo buelta hartzea deziditzen jarri ginen, izan ere Rasmusenek hankak hustuta zituen. Baina pixka bat aurrera jarraitzeko dezisioa hartu genuen. Ez zen luzerako izan, hiru kilometro pasata buelta hartu beharra izan genuen dei bat tarteko. Aurrera jarraitu genuenak argazki bat atera (hurrengorako non utzi genuen jakiteko) eta Leitzara jeitsi ginen, nola ez, pintxo bat lejia eder batekin dastatzeko.


 Sabela beteta buelta ez da zaila izaten baina beheraka ederki pasa genuen, nola ez, berotualdi handiak tarteko jejeje

Beno suposatuko zenuten bezala ez ginen Lekunberriraino iritsi, hortaz hurrengo baterako baditugu etxeko lanak!!!!!

Izan onak, pedalei eragin eta ez ahaztu hemen gaudela. Facebookean bizikletan ibiltzera goazenean jarri oi dugu, beraz norbaitek animatu nahi badu badaki. Besoak zabalik hartuko dugu!!!!!


No hay comentarios:

Publicar un comentario