EUSKAL HERRIA EZAGUTZEN etapaz etapa

lunes, 6 de febrero de 2012

5. RUTA: Bardenas Reales

Kaixo blogero guztioi:


Pasatzen ari garen giroa tarteko azken 2 asteetan ezin izan gara bizikletan ibiltzera joan, beraz ez dugu bloga berritzako materialik bildu baina ordenadorean begiratzen...


Bloga eduki aurretik egin genuen ruta bat topatu dut eta nola ez berari buruzkoak kontatzera gatoz, Bardea Errealak (tracka). Ruta bat baino gehiago izan zen hau, kuadrila eskursio bikaina, bere "gauzatxoak" ere izan zituena, Cipolliniren bizikleta berriaren estrinaldia eta pajaroia, Kanterasen debuta... eta hortaz gain baten batzuei bazkaria kontrako eztarritik joan zitzaien!!!! baina bueno, egun handia azkenean.


Goiz hasi zen gauza hemendik, 7ak aldera atera ginen eta Arguedas aldera 8:30etan edo hola iritsi ginen, gasolinera batetan gosaldu eta 9etarako bizikleta gainean geunden, 60km inguruko buelta eder bati ekiteko gogoz. Lehen kilometroak "campo detiro"ari buelta ematen izan ziren, oso eramangarriak baina norbaitzuk sufrimendua zuten lagun...




Hortik gutxira etorri zen, perfilan markatuta genituen bi igoeretako lehenengoa, motza baina gogorra, handik bardea guztiak ikus zitezkeen, bista izugarri ederrak!!!! eta argazki familiarra ateratzeko aprobetxatu genuen.







 Arnasa bere onera bueltatu ondoren jeitsiera bizkorra egin genuen eta behar bada zatirik politena eta "arriskutsuenera" abiatu ginen "EL PASO DE LOS CIERVOS" deiturikoa. Ederra benetan parajea baina jeitsiera nahiko, puffff jejeje egia esan orduntxe hasiak ginen bizikletan ibiltzen eta koskobiloak eztarrira ere igo ziren han, orain uste dut, jeitsiko genuela. Gora harropuzkeria jejejeje







Kilometroak aurrera zijoazen eta tenperatura pixkana goraka zijoan, zerbait jan eta edan beharra zegoen, ahuntzana pixkat egiten!!!!





Esan bezala beroak eta kilmetroak faktura pasatzen zuten eta baita erdi galduta ibiltzeak ere, Sastreren GPS-ari bardenetatik hasi zitzaion gustatzen enbajadetan sartzea eta. Kondizio hauetan iritsi zen bigarren igoera, gogorra eta luzeaaaaaaaaaaaaaaaaaa, distantziz agian ez zen horrenbeste baina ordurako kasi metro bat igotzen bi jeisten genitun!!!!


Hortik aurrera dena aldapa behera zen, azken kilometro horiek oso azkar egin genituen, nahiz eta pintxazo bat ere izan. Azkenean denbora gehiena Cipolliniren zai pasa genuen. Ez zitzaion ba errekatxo batetan bainutxo bat hartzea, aixxxxxxx jejeje  :p


Ruta 13:00 aldera bukatu genuen, bertan dutxatu eta bazkaltzera joan ginen.  Bazkariaren kontua beste batek konta dezan uzten det...........


Beste bat arte..


Onak izan. Eta ea laister egualdiak pixkat hobera egin eta istorio berriekin gatozkizuen!!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario