EUSKAL HERRIA EZAGUTZEN etapaz etapa

jueves, 21 de junio de 2012

IRATI XTREM vs. IRIMOKO MAGALAK

Kaixo guztioi


Aspaldi ez genuela idazten baina ez pentsa gure txoko honetaz ahaztu garenik. Izan ere gogoratu gera baina ez genuen kalitateko ezerrez, zuei guztioi kontatzeko modukoa!!!


Izan ere, Buztangorri "erdia" entrenatzen aritu da eta entrenamenduak kontatzea ez da horren interesgarria. Ta entrenatu, zertarako? ba Irati Xtrem egiteko. Quebrantahuesosen izena eman genuen baina arraroa den bezela tokatu ez zitzaigunez beste zerbait egin behar zen.

Azkenean iritsi zen eguna. Idazten ari denak (Carlos Sastrek) ezin dizue gauza handiegirik kontatu, bera ez baitzen joan. Carlitos Urretxu aldean ibili zen mendi bizikletan, Irimoko magaletan.


IRATI XTREM 
Kuadrila polita joan zen Buztangorri koadrila representatzea: Michael Rasmussen, Fabian Cancellara, Cacaito Rodriguez (& CIA) eta denen buru La Cobra Ricco.


Argazkiak uzten ditut ikus ditzazuen eta baita tarte zuri bat ere, hauetako batek beraien esperientziaren hitzez bete dezan.


Horrela eskatuz gero.... hemen dator Cancellara bere lehenengo bideko bizikletaren esperientziaren berri ematera.


Hitz batean deskriba liteke Otsagabia inguruan izandako esperientzia. GOGORRA. Agian hobe deskeriba liteke bitan. OSO GOGORRA. Edo agian hirutan. OSO OSO GOGORRA. Edo.......


Gure txangoa ostiral arratxaldez hasi zen. Lanetik irten oduko konboi ezberdinetan bada ere Otsagabia alderuntz abiatu ginen guztiok. 5 pertsona, 2 kotxe eta autokarabana batean, baten bat bezperan berotu eta autokarabanarekin zetorren Bartzelonatik, besteak berandu lanetik... Baina 22.30ak aldera han ginen bostok makarroiez sabela betez.


Larunbat goizak eguraldi bikainez esnatu gintuen. Uniformeak jarri eta goizeko 9etan ekin genion bideari. Ricco jaunak lehenengo metroetatik bakarrik utzi gintuen. Marka haundi bat egitea baizuen helburu aitortu ez bazigun ere. Bestade Cacaito bere neskalagunarekin joan zen aurrera eta pelotoia itxiz hasera haseratik gelditu ziren Rasmussen eta Cancellara. 9 portu genituen aurretik eta pazientzi askoz hartu genuen gu biok bederen ibilbidea.


Irten orduko jarri zen aldapa gora errepdidea, Jaurrieta. Hau jetsi eta metro bat ere ordekan egin gabe Remendia igo genuen eta gauza bera pasa zitzaigun Abaurrea-gainarekin. sasi ordekan kilometro batzuk egin ondoren, Orbaitzetan barna, "Muro"-ra heldu ginen. 500 metroko aldapa pikoa %20tik gorako maldarekin. Pixkat bat jetsi, lehengo anoa postua igaro eta Azpegin gora abiatu ginen. Azpegiren azken bi kilometroek ondoren zetorrenari neurria hartzen hasteko balio izan zuten. Azpegira arte Rasmussen eta Cancellara batera joan ziren baina hemen lehenengoak bere eskalatzaile doaiak agerian utzi zituen. Goran zain neukan eta beherantza batera abiatu ginen. Jetsiera gogor baten ostean 180ºko kurba eta Errozate. Nik orain arte igo dudan portu gogorrena ezbairik gabe. Hasi orduko Rasmussenek ritmo biziegia jarri zuen cancelararentzat eta atzean gelditu zen. Nire ritmoa hartu nuen eta gorantza habiatu nintzen poliki-poliki.  %12 inguruan ditu lehen 5 kilometroak. Portu erdi inguruan Cancellarak Rasmussen harrapatu eta batera igo ziren ia goraino iritsi arte. Goitik behera eta segituan Suzai lepoa eta berdin Bagargirekin (Irati). Iratiko maldetan Rasmussenek pott egin zuen eta Cancellarak aurrera jarraitu zuen Larrauko herriaren bila. Nire aurtengo Irati Xtrem Larrauko herrian amaitu zen. Hortxe nuen markatuta aurtengo Irati Xtrem eta bertan gelditu nitzen. Hurrengo egunetan pixkat bat damutu naiz igotzen saiatu ez izanaz baina hurrengo urtean ere hortxe egongo da!!


Eta zer gertatu zen Cacaito, bere neska eta Riccorekin???


Cacaitok eta neskak bukatzea lortu zuten. Cacaito lan itzela egin zion bere "andreari". (Egunen batean eskertuko dio)


Eta La Cobra Ricco.......     4. POSTUAN helmugaratu zen!!!!!!!!! erakustaldi bikainak eman omen zituen Errozaten eta Larrauen gora!!! ZOIRONAK!!!


















 Eta orain beste batzuk Urretxun egin genuena kontatuko dizuet labur labur.




IRIMOKO MAGALETAN


Labunbat goiz ederra aprobetxatuz, Carlos Sastre, Jeans Voight eta Salvatore Comesso buelta txiki bat ematera atera ginen. 




Ez genekien zer buelta eman beraz normalean bezala Santa Barbara goraka abiatu ginen lasai lasai, ordurako eguzkiak gogotik jotzen baitzuen. Santa Kutzen eskubira hartu eta Neberako bideari ekin genion. Ez genuen betiko bidetik igo, ezta Baztarriñatik ere, beste bide polit batetik baizik, baina azkenean toki berera iristeko, Meakara.


Handik Gorlarako joan ginen eta hemendik aurrera hasi zen SIGI-SAGA, bidetxur bat hartu, beste bat, ezkerrera, eskubira, aurrera, berriz atzera azkenean berriz ere toki berean azaltzeko, Meakan!!!!!!


Egun ederra zegoela eta goiz zela aprobetxatuz, Irimoko bidea hartu genuen, handik Lizarriturrira eta berriz bere Neberara. Jeitsiera horretan Sastrek nola ez sasi batzuetan deskantsu bat hartzea erabaki zuen   :)

Handik herrira buelta depositotik barrena. Azkenean buelta oso polita mendia nahi baduzue, pista gutxi eta bidetxur asko. Motza gainera 17 km eta azkar egiten dena desnibel asko gabea. Hemen uzten dizuet trakaren enlazea: Irimoko magaletan

Besterik gabe, hurren arte!!!!!!!!!!!








No hay comentarios:

Publicar un comentario